Politika -
Polemika
Altsasun deitutako presoen aldeko ekitaldia debekatzeko eskatu dute
Terrorismoaren Biktimak Babesteko Elkateak (APAVT) presoen alde egingo den brindisa, dantzaldia eta bazkaria debekatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari.
Erredakzioa
Terrorismoaren Biktimak Babesteko Elkarteak (APAVT) Altsasun presoen alde egingo den brindisa, dantzaldia eta bazkaria debekatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari. Ekitaldiak datorren irailaren 13rako aurreikusita daude, Altsasuko jaien baitan, eta Ernai, Herrira eta Askapenak deitu dituzte. APAVT elkartearen hitzetan, "ETA erakudearekin lotuta dauden elkarteak dira horiek".
APAVTek gaineratu duenez, "ekitaldia iragartzeko kartelean 'Jaiak bai, borroka ere bai' leloa irakurri daiteke, eta izar gorri bat agertzen dela, ETAko gazte taldeek erabiltzen duten ikurra".
Elkartearen aburuz, brindisa, dantzaldia eta bazkaria "ETAren presoei eta iheslariei omenaldia egitea da" eta "gainerako herritarren askatasunaren aurka aritu zirenen ekintzak zabaltzea". Auzitegi Nazionalari ekitaldiak debekatzea eskatu dio elkarteak, "deialdiak garbi erakusten baitu ETA eta bere kideak, eta haiek egindako delituak goraipatu nahi direla".