Politika -

Bilera ofiziala

Rajoyren 'harrera ona' nabarmendu du Quirogak Moncloan bildu ostean

Euskadiko PPren presidenteak Rajoyri helarazi dizkion gaien artean, Gobernu zentralak euskal Y mantentzearen beharra nabarmendu dute.

Rajoyk Arantza Quiroga Moncloan hartu du

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPk Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteari proposatutako planteamenduekin erakutsitako "harrea ona" nabarmendu du, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak Rajoyrekin bilera izan eta gero, alderdiko iturriek adierazi dutenez.

Topaketa, Moncloa Jauregian, 13:00 hasi da eta ordu eta erdi inguru egon dira bilduta.

Quirogak aurkeztutako planteamenduen aurrean Rajoyren "harrera ona" nabarmendu dute aipatutako iturriek; Euskadiko PPren presidenteak ostegunean emango du, prentsaurreko batean, hitz egindakoaren berri.

Bilera aurreikusitakoa baino ordu erdiz gehiago luzatu da, eta ekonomia izan da elkarrizketaren ardatz nagusia, Euskadiko PPk iragarri zuen, krisialdia kontuan hartuta eta euskal ekomomiari bultzada bat emateko beharra kontuan hartuta, ekonomia izango zutela hizpide.

Horren ildotik, Arantza Quirogak Rajoy presidenteari helarazitako gaien artean, Gobernu zentralak euskal Y mantentzearen beharra izan da nabarmenena.

Euskadiko PPtik esan dutenez, Gobernu espainiarreko presidenteak oso garrantzitsutzat jotzen du azpiegitura hori Euskadirentzat eta Estatuarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea