Politika -

kartzela-potika

Emaztearen agurrera joateko baimena eman diote Gorostiagari

Pablo Gorostiagaren emaztea asteartean hil zen. Gorostiagak ezin izan zuen hil aurretik ikusi, ostegunetik baimena izan arren, ez zutelako garaiz eraman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe-zaintzako epaitegiak emaztearen agur-ekitaldira joateko baimena eman dio Pablo Gorostiagari, Etxeratek Europa Press agentziari jakinarazi dionez.

Pablo Gorostiagaren emaztea asteartean hil zen gaixotasun larri baten ondorioz. Laudioko alkate ohiak ezin izan zuen emaztea ikusi, ostegunetik baimena izan arren, ez zutelako garaiz eraman.

Etxeratek jakinarazi duenez, Gorostiaga Zaballako kartzelara tokialdatzeak bere horretan jarraitzen du, eta ostegunen honetan bertan gauzatu daiteke. Elkarteak gainartu du Laudioko alkate ohiaren emaztearen aldeko hileta elizkizunik ez dela egingo, familiak agur ekitaldia egingo baitu intimitatean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea