Politika -
Emaztea hil ostean
Pablo Gorostiaga presoak senideengana joan ahal izango du gaur
Laudioko presoak ezin izan zuen emaztea hil aurretik bisitatu, Kartzela Zuzendaritzak ez baitzuen garaiz eraman, nahiz eta baimena egun batzuk lehenagotik eduki.
Erredakzioa
Pablo Gorostiaga presoak senideengana joan ahal izango du gaur, aurreko astelehenean bere emaztea hil ostean. Laudioko presoak ezin izan zuen emaztea hil aurretik bisitatu, Kartzela Zuzendaritzak ez baitzuen garaiz eraman, nahiz eta baimena egun batzuk lehenagotik eduki.
Etxeratek azaldu duenez, Gorostiaga Zaballako kartzelan dago orain, eta senideekin intimitatean elkartzea da bere lehentasuna.
Aipatu iturrien arabera, Gorostiagaren emazteari agur esateko ekitaldia irailaren 13an izango da, inguru menditsu bateko ermitan, baina ez dute jakinarazi zehazki non, intimitatean egon nahi baitute, hasieran "herriko jendeari" ateak irekitzea pentsatu bazuten ere.
Dena dela, Herrirak mobilizazioak deitu ditu bihar arratsalderako Laudion, euskal presoen sakabanaketa salatzeko.