Politika -
Fiskalitatea eta enplegua
Datozen egunotan espero dute sinatzea ituna EAJk eta PSEk
Bi alderdien arabera, astelehenean espero dute akordioa ixteko bilera egitea, baina EAJtik zabaldu dutenez, litekeena da 16an sinatzea.
Erredakzioa
EAJ eta PSE-EE alderdiak lanean izan dira asteburuan "herrialde mailako akordioak" negoziatzeko, ahalik eta arinen adosteko asmoz eta 16an sinatzeko helburuarekin, bi alderdietatik zabaldu dutenez.
EAJren iturrien arabera, astelehenean edo asteartean espero dute akordioa ixteko bilera bi alderdien batzorde politikoekin egitea.
EAJk uste du negoziatutakoaren "oinarria" oniritzia jasotzeko prest dagoela, baina oraindik zenbait gauza geratzen dira negoziatzeke, eta, alderdiaren iritzian, litekeena da 16an sinatzea.
Alderdi sozialistaren iturriek adierazi dutenez, bi alderdiak lanean izan dira asteburuan, ahalik eta lasterren bukatzeko asmoarekin.
Sozialisten aburuz, ez dago baieztatuta 16an sinatuko dutenik akordioa, baina baliteke izatea, behin betiko akordioaren zain baitaude.
Fiskalitatean, susperraldi ekonomikoa eta enpleguan adostuko dituzte politikak, ongizate estatua mantenduta.