Politika -

Enplegu espedienteen iruzurra

Chaves: 'Epaileak delitua antzemanez gero, Gorenera jo beharko luke'

Gertatutakoa luzaroan eramango duen "pisua" dela gaineratu du, baina argi utzi du sortutako diru funtsa "legezkoa" dela uste duela.

Chavesen abokatuak errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari dira. Efe.
Chavesen abokatuak errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari dira. Efe.
Chavesen abokatuak errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari dira. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Chavez Andaluziako Juntako presidente ohia ez dago batere ados berak eta Jose Antonio Griñanek iritzi publikoaren aurrean duten "susmagarri" irudiarekin, nahiz eta inputatuak izan ez. Horren harian, Alaya epaileak deliturik antzemanez gero enplegu espedienteen auzia Auzitegi Gorenera eraman beharko lukeela adierazi du.

Mercedes Alaya epaileak idatzitako autoak Chaves eta Griñan presidente ohien inputazioari ateak ireki dizkio Enplegu Espedienteen iruzurraren auzian.

Chavesek Ser irratian esan duenez, epaileak deliturik ikusiz gero, auzia Gorenera eramatera derrigortuta dago, Auzitegi Gorena baita beharrezko inputazioak egiteko eskumena duena. Izan ere, Chavesek berak azpimarratu duenik, Alayak ez du bera eta Griñan inputatzeko eskumenik.

132 milioi euro

Behar zuten lekuan amaitu ez zuten 132 milioi euroekin gertatutakoaz erantzukizunik duen ala ez galdetu diotenean, Chavesek esan du ez dagoela batere eroso bere buruarekin eta gertatutakoa luzaroan eramango duen "pisua" izango dela. Hala ere, Enplegu Espedienteentzako sortutako "diru funtsa legezkoa" izaten jarraitzen duela uste du ordezkari sozialistak eta epailearen lana diru horren "azken euroa arte" errekuperatzea dela gaineratu du.

Horrez gain, Alayaren erabakiak Juntako ekitaldiak daudenean ateratzen direla salatu eta bere abokatuak errekurtsoa aurkezteko aukera aztertzen direla iragarri du. Chavesen ustez, Griñanek senadorea izateko eskubide osoa du, beste zenbait presidente ohi ere senatariak direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea