Politika -

Bilera Legebiltzarrean

Bake lantaldea bertan behera geratuko da gaur, PSEk uko egin ostean

EAJ eta EH Bildu batzartuta daude, baina jeltzaleek lantaldea mantentzeko baldintzak betetzen ez direla esango diote koalizio abertzaleari.

Bake lantaldearen bilera. EiTB
Bake lantaldearen bilera. EiTB
Bake lantaldearen bilera. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Lantaldea bilduta dago, baina EAJ eta EH Bildu baina ez dira joango, PSE-EEk uko egin baitio, koalizio abertzaleak gainerako alderdien artean adostutako "zoru etikoa" onartu arte.

Sozialisten erabakia ezagutu eta gero, lantaldearekin aurrera jarraitzeko baldintzak betetzen ez direla adierazi du EAJk. Horrenbestez, jeltzaleak joan egingo dira gaurko bilerara, "errespetuagatik", baina lantaldea gelditzeko erabakia jakinaraziko dio koalizio abertzaleari.

EAJk eta EH Bilduk gehiengoa dute Ganberan (75 eserlekuetako 48), baina jeltzaleek lantaldea ahulduta geratu dela uste dute.

PSEk deitoratu egin du koalizio abertzaleak "zoru etikoa" babestu ez izana. ETA behin betiko desagertzea eskatzea, indarkeria bidegabea dela aitortzea eta biktimen duintasuna sustatzea ezartzen du "zoru etiko" horrek.

Bestalde, EH Bilduk "aitzakiak" jartzea egotzi dio PSEri, joan ahal izateko, eta gaur lantaldeko lanekin jarraitzea proposatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea