Politika -

Elkarrizketa Ganbaran

Eguigurenen hitzetan 'onartezina' da Gernikako alkatearen egoera

Arnaldo Otegiri apirilean emandako bakearen sariagatik inputatu gisa deklaratu du Jose Maria Gorroñok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentearen hitzetan ''onartezina'' da Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak Arnaldo Otegiri apirilean emandako bakearen sariagatik inputatu gisa deklaratu behar izana. Edizio horretan Eguiguren bera ere saritu zuten.

''Trabak jartzeko aitzakia irrigarriak bilatzen ari dira'', adierazi du Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan eskaini duen elkarrizketa batean. ''Espainiak arazo bat behar du iparraldean beste arazo batzuk ezkutatzeko'', gaineratu du.

Legebiltzarreko Bake Lantaldearen inguruan, kritiko agertu da PSE-EEko presidentea. ''Ez dut uste egundoko ezer irtengo denik lantalde horretatik. Hil egingo da, edo lo geratuko da'', esan du.

Bake prozesua dela-eta, hasi zenean ''baikorrago'' zegoela onartu du, baina, edonola ere, bakea ''atzeraezina'' dela eta ETArengandik keinu bat espero duela esan du. ''ETAren keinu bat beharrezkoa da, armekin eta presioekin lotutakoa. Hori egiten ez badu, bere jendea kaltetzen egongo da', adierazi du.

Katalunia

Diadaren eta galdeketaren inguruan, PSE-EEko presidenteak esan du ''Kataluniaren eta Espainiaren arteko arazoak akordioak lortuta bakarrik'' konponduko direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea