Politika -
FIskaltzaren memoria
ETA barne eztabaidaren 'azken txanpan' dagoela uste du Fiskaltzak
Indarkeriaren amaiera egiaztatuta badago ere, ETAk barne egiturak mantendu izanak indarkeria itzul daitekeela esan nahi duela nabarmendu du Fiskaltzak.
Erredakzioa
Estatuko Fiskaltzaren ustez, ETA barne eztabaida bat egiten ari da, eta prozesu hori "azken txanpan" dago jada. Dena dela, indarkeriarik gabeko aroa ez dagoela "errotuta" ohartarazi du. Izan ere, talde armatua "ez da desagertu", eta, beraz, "indarkerira itzul daiteke".
Fiskaltzaren urteko Memoriaren arabera, ETAren mehatxua murriztu egin da, baina ezin da esan guztiz desagertu denik, talde armatuak "egitura operatiboa" mantendu duelako.
Ministerio Publikoak adierazi duenez, indarkeria amaitzeko erabakia ez zen asanblean hartu ETAren baitan, eta gehiengoak erabaki hori "onartu" badu ere, gutxiengo batek kritikatu egiten du.
"Talde terrorista asanblea prozesu horretan dago gaur egun, eta segur aski azken txanpan du", esan du Fiskaltzak. Gainera, ETA egitura militarra, politikoa eta komunikaziokoa berregituratzen ari dela erantsi du.