Politika -

Polizia operazioa

Asier Guridi ETAko ustezko kidea atxilotu dute Venezuelan

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Guridik dokumentazio faltsua zeraman atxiloketaren unean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Venezuelako Inteligentzia Nazionaleko Zerbitzuak Asier Guridi Zaloña, Gari, ETAko ustezko kidea atxilotu du.

Atxiloketaren unean, Guridik dokumentazio faltsua zeraman. Operazioan Venezuelako Polizia zerbitzuko Informazio Orokorreko Komisaldegiak eta Frantziako Polizia Judizialak parte hartu dute.

Barne Ministerioak kaleratu duen ohar batean, atxiloketa terrorismoaren aurkako nazioarteko borrokan mugarri dela azpimarratu du. Izan ere, Europar Batasuneko (Espainia eta Frantzia) eta Hego Amerikako estatuek lehen aldiz parte hartu dute elkarrekin ETAren aurkako borrokan.

Guridi Zaloñak 2011an egin zuen ihes Xoxua komando legala desegin zutenean, hala adierazi du ministerioak. Guridiren izena taldeari atzemandako dokumentuetan agertu zen, EKIN legez-kanpoko erakundeari lotutako zerrenda batean.

Barne Ministerioak adierazi duenez, "identitate faltsua izateak ETAko zuzendaritzak diseinatutako deslokalizazio estrategiari erantzuten dio, Espainian eta Frantzian duten polizia presioari ihes egiteko asmoz beste herrialde batzuetara joaten dira", gaineratu du.

Espainia eta Frantzian hainbat auzibide zituen Guridi Zaloñak. Ministerioak jakitera eman duenez, Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren zenbakiako salak bere aurkako bilaketa, atxiloketa eta kartzelaratze agindua eman zuen 2001eko irailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea