Politika -
Polemika
PSE kezkatuta, hezkuntza alderdikeriaz erabil daitekeelakoan
Isabel Celaak salatu duenez, Jaurlaritza "Lizarra-Garaziko garaiko euskal curriculuma" prestatzen ari omen da, "Wert legeari aurre egiteko aitzakiarekin".
Erredakzioa
Euskadiko Alderdi Sozialista kezkatuta agertuta da, Eusko Jaurlaritzak hezkuntzako edukietan egin nahi omen dituen aldaketen harira.
El Mundo egunkariak gaur argitaratu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariaren Gobernuak aldaketak egingo ditu euskal curriculumean, besteak beste, ikasleei "Euskal Herriaren errealitatea" erakusteko.
Komunikabide horren arabera, aipatu egitasmoa Jose Igancio Wert Hezkuntza ministroak egindako erreformari aurre egiteko modua izango da.
Isabel Celaak (PSE) ohar baten bidez bere kezka agertu du eta hezkuntzako edukiak aldatzeko arrazoiak zeintzuk diren argitzea eskatu dio Jaurlaritzari.
"Aldaketak egiteko oinarrizko arrazoirik ez badago, interes alderdikoiak lortzeko asmoz egindako curriculuma izango da. Kezkagarria da Wert legeari aurre egiteko Lizarri-Garaziren garaiko curriculuma inposatu nahi izatea", kritikatu du.
Hezkuntza alorreko edukiak ikasleei zuzenduta egon behar direla gogoratu du, "eta ez agintzen duen alderdiaren ideologiaren menpe".