Politika -

Politika orokorreko eztabaidea

Bilbao: 'Lurralde-tentsioak egon litezke Euskal Finantzen Kontseiluan'

EAJ eta PSEren arteko akordioaz ere hitz egin du Bilbaok. "Garrantzia handikoa da, politika zein erakunde arloan, bloke eta trintxera politikekin hautsi baitu", adierazi du.

Jose Luis Bilbao politika orokorreko eztabaidan. Argazkia: EFE
Jose Luis Bilbao politika orokorreko eztabaidan. Argazkia: EFE
Jose Luis Bilbao politika orokorreko eztabaidan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren aburuz, urrian egingo gen Euskal Finantzen Kontseiluan "lurralde-tentsioak" egon litezke. Tentsio horiek Foru Aldundi bakoitzak egin beharreko ekarpenak zehazterakoan sor litezke.

Bizkaiko politika orokorreko eztabaidan egin ditu adierazpen horiek Jose Luis Bilbaok. Ahaldun nagusiak azaldu duenez, tentsioak ez dira Eusko Jaurlaritzarekin izango, aldundien artean baizik, "lurralde bakoitzak izandako zerga-bilketa ezberdinarengatik".

Bilbaok abuztua bitartean lurralde bakoitzak izan duen zerga bilketa "ezberdina" izan du hizpide. Bizkaiko diru-sarrerak %5,2 igo dira eta Gipuzkoakoak %3,6. Arabakoek, berriz, %1,8 egin dute behera. "Posible da Euskal Finantzen Kontseiluan Araba eta Gipuzkoaren alde egitea, eta Bizkaiari egin beharreko ekarpena jaistea", esan du. "Hori gertatzen bada, Bizkaiaren interesen alde egingo dut", azpimarratu du.

Zerga-ituna

Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak sinatutako zerga-itunari buruz ere hitz egin du. Bilbaoren aburuz, "garrantzia handikoa da" politika eta erakundeen arloan, "bloke eta trintxeren politikekin hausten baita". "Itunaren helburuak enplegua, ekonomiaren berpizkundea, gizartearen kohesioa, ongizatea eta zerbitzu publikoen mantentzea eta erakundeen egonkortasuna dira", gaineratu du.

"Ona da fronteak haustea, ona da ezberdinen artean akordioetara heltzea", azpimarratu du. Bilbaoren aburuz, "EAJ eta PSEk herritarren aldeko aurrerapauso ausarta eman dute".

"Akordioaren oinarria zabaltzearen" alde agertu da, "beste indar politiko batzuk ere itunean parte hartu dezaten". "Fiskalitatean egon daitezkeen ezberdintasunak ez dira gaindiezinak", amaitu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea