Politika -
Elkarrizketa ETB1en
Ortuzar: 'EAJ eta PSErekin akordioa lortzeko ziaboga egiten ari da PP'
Fiskalitatean aurrerapausoak emateko ez ezik, "aurrekontuak onartzeko" ere akordioak behar dituztela esan du EBBko presidenteak.
Erredakzioa
EAJrekin eta PSErekin "akordioa lortzeko norabidea aldatzen eta ziaboga egiten ari da PP", Andoni Ortuzar EAJko presidentearen hitzetan. "Akordioa bilatzeko prest" daudela esan du Ortuzarrek, baina ez bakarrik Alderdi Popularrarekin, Bildurekin ere.
Fiskalitatean aurrerapausoak emateko ez ezik, "aurrekontuak onartzeko" ere akordioak behar dituztela esan du EBBko presidenteak ETB1en egindako elkarrizketan.
"PPk orain arte egindakoa ez du zentzurik", adierazi du Ortuzarrek. Baina "mugitzen eta jarrera aldatzen ari da", gaineratu du.
"Pixkanaka-pixkanaka norabidea aldatzen eta ziaboga egiten ari da, akordioaren norabidean. Akordioa lortzeko prest gaude, ez bakarrik PPrekin, Bildurekin ere", esan du.