Politika -

Konferentzia politikoa

Xabi Lasa Nafarroako Aralarreko koordinatzaile izendatu dute

Botoen % 87,09 eskuratuta, Aritz Romeoren lekukoa hartuko du. Bestalde, EH Bilduren aldeko apustua berretsi du Nafarroako Aralarrek.

Konferentzia politikoa egin du Aralarren gaur Nafarroan. Argazkia: EiTB
Konferentzia politikoa egin du Aralarren gaur Nafarroan. Argazkia: EiTB
Aralarrek koordinatzaile eta zuzendaritza berria aukeratuko ditu

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabi Lasa Nafarroako parlamentarioa eta Berriozargo alkatea aukeratu dute Nafarroako Aralarreko koordinatzailea berria botoen % 87,09 eskuratuta, larunbat honetan Iruñean egindako konferentzia politikoan.

Xabi Lasarekin batera ondorengo hauek osatuko dute zuzendaritza: Aritz Romeo (% 84,84), Pablo Azkona (% 72,72), Ana Barrena (% 71,21), Maite Iturre (% 66,66), Zutoia Toral (% 57,57), Floren Luqui (% 56,06), Asun Fernandez de Garaialde (% 54,54), Mikel Egozkue (% 45,67), Etor Larraia (% 34,84) eta Pedro Huarte (% 33,33). Lasak adierazi duenez, zuzendaritza "plurala" osatu du.

Aurretik duen erronka zoragarria eta zailtasunez betea izango dela adierazi du, eta bere helburua Aralar alderdia Nafarroan egonkortzea dela gaineratu du. Horren esanetan, "Aralar alderdi txikia da, baina zeresan handia du analisi politikorako eta Nafarroako politikan ekarpenak egiteko duen gaitasunagatik".

Zuzendaritza hautatzearekin batera, aurreko buruzagitzak landutako ponentzia politikoa onartu dute Aralarreko kideek (botoen %79,62). Ponentzia horri 19 zuzenketa gehitzea onartu dute, eta beste 13, berriz, atzera bota dituzte.

Eztabaida Aralarren errealitatearen eta honen militantziaren isla izan da, koordinatzaile berriaren arabera. Hala ere, eztabaida positibotzat jo du bakoitzak pentsatzen duena errespetuz adierazi duelako.

Parte-hartzea nabarmendu du Aritz Romeo orain arteko koordinatzaileak, eta EH Bilduren aldeko apustua berretsi du. Horren esanetan, EH Bildu da Nafarroan aldaketa politikoa eragiteko aktore nagusietako bat, eta, horregatik, Aralarrek ekarpen kualitatiboa egin nahi dio koalizioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea