Politika -

Eguigurenen adierazpenak

Eguiguren, PSEren eta Ezker Abertzalearen arteko gobernu baten alde

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak, El Correo egunkariari emandako elkarrizketa batean,  esan du bere alderdiak Ezker Abertzalearekin gobernatu dezan oinarriak jarri behar direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak gaur egun bere alderdiaren eta Ezker Abertzalearen arteko gobernu posiblerik ez duela ikusten adierazi du. Hala ere, norabi horretan lan egiteko oinarriak jarri behar direla azpimarratu du.El Correo egunkariak  argitaratutako elkarrizketa batean,  Euskadi "aldatu" egin dela esan du Eguigurenek. Hori dela eta,  herrialdeko lau indar nagusiek ( EAJ, PSE, PP eta ezker abertzalea) "jokoa egin behar dute", PSE-EEko presidentearen aburuz.Indarkeriaren amaieraren inguruan, Egigurenen ustez, bakea "orain daukaguna da". "Bakeak ez  du zoriontasunik edo aberastasunik ekarriko. Norbaitek zu ez hiltzea da bakea" gaineratu du.

Izan ere, bere ustez, bakearen inguruan gutxiago hitz egin behar da, eta mahai gainean dauden gai esanguratsuak landu behar dira: "Batzuentzat presoak izango dira, eta beste batzuentzat biktimak, Euskadin ahaztuta dauden milaka biktimak". EH Bilduk gainerako alderdien artean adostutako "zoru etikoa" onartu ez duelako PSE-EEk Bake eta Bizikidetza Lantaldea utzi izana,  errakuntza da PSE-EEko presidentearentzat. "Tarradellasek zioen bezala, ez egotea beti errakuntza da" gaineratu du.Jesus Egigurenek, bestalde, ez du uste ETAk orain armak utziko dituenik. Horretarako justifikazioa behar omen du erakundeak, egun ez duen justifikazioa. Hori bai, terrorismoa amaitu da Eguigurenen ustez, hortaz ziur dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea