Politika -

Libre eguna

Giza-katea osatu dute Lekeition, 80 auzipetuei elkartasuna adierazteko

Urrian bi epaiketa egingo dira Auzitegi Nazionalean: herriko tabernen kontrako makroepaiketa eta Segiren kontrakoa bestea.

Libre eguna Lekeition. Argazkia: EiTB
Libre eguna Lekeition. Argazkia: EiTB
Herriko tabernen auziaren epaiketak salatzeko 'Libre Eguna' deitu dute

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur Libre eguna ospatzen ari dira Lekeition, herriko tabernen auzian eta Segiren kontrako epaiketan auzipetuta dauden 80 pertsonari elkartasuna eta babesa adierazteko; izan ere, urrian egingo dituzte bi epaiketa horiek Auzitegi Nazionalean.

Goizean ehunka lagunek giza-katea osatu dute Lekeition, politikotzat jo dituzten epaiketak salatzeko. Bertan, elkartasunetik konpromisorako zubia irudikatzen duen giza-katea eraiki dute, eta harresiaren harria pasatu diote elkarri.

Horien hitzetan, bi epaiketa horiekin Euskal Herrian hasitako bake bidea oztopatu nahi du Espainiako Gobernuak.

Epaiketa horiek Euskal Herrian irekitako prozesuaren kontrako erasotzat jo ditu, Joseba Permach Sortuko kideak. Horren arabera, ez da kasualitatea epaiketa horiek orain egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lekeitio argazkiak