Politika -

Nafarroa

Guardia Zibilak Xabier Sagardoi atxilotu du Sorladan

Auzitegi Gorenak 6 urteko kartzela zigorra berretsi zion uztailean, eta geroztik ezkutatuta egon da Barañaingo gaztea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Xabier Sagardoi "Xapo" Barañaingo gaztea atxilotu du igande honetan Sorlada herrian (Nafarroa), bi hilabetez ezkutatua egon ostean, Naiz atariak jakinarazi duenez.

Sagardoik gutun bat bidali zuen ostegunean 'Gara' egunkarira, eta kartzela saihesteko asmoari eusten ziola nabarmendu zuen, baina Barañainen datorren larunbaterako deitu duten herri harresian ez zuela parte hartuko gaineratu zuen.

6 urteko kartzela zigorra ezarri zieten Xabier Sagardoiri eta Luis Goñiri, eta uztailean zigorra berretsi zuen Auzitegi Gorenak. Geroztik, ezkutatuta egon da Sagardoi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea