Politika -

Heriotza

Pete Cenarrusa zendu da

Idahoko (AEB) Estatu idazkari ohia euskal kulturaren eta politikaren sustatzaile oparoa izan da.

Pete Cenarrusa Idahoko Estatu idazkari ohia. Argazkia: cenarrusa.org
Pete Cenarrusa Idahoko Estatu idazkari ohia. Argazkia: cenarrusa.org
Pete Cenarrusa, AEBetako euskal jatorriko politikari ezagunena

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pete T. Cenarrusa Gardoqui Idahoko (AEB) Estatu idazkari ohia zendu zen atzo, Boisen, hiru urtez minbiziaren aurka borroka egin eta gero. 95 urte zituen.

Agintari errepublikanoak harreman estua izan du beti Euskal Herriarekin, eta euskararen eta euskal kulturaren eta politikaren sustatzaile oparoa izan da AEBetan. Izan ere, Careyn (Idaho) jaio zen arren, gurasoak Gernikakoak ziren, eta berak ere bazekien euskara. Dozena bat aldiz izan da Euskal Herrian.

2001. urtean, Sabino Arana saria jaso zuen, eta, 2010.ean, 'Bizkaitar Argia' izendapena.

1977. urtean, Euskadira etorri zen, Francisco Franco diktadorea hil eta gero egindako lehen hauteskunde demokratikoetan begirale lanak egiteko. Bere izena duen fundazioak Euskal Ikasketen Zentroa sortu zuen Boiseko Unibertsitatean, 2003. urtean. Mundu osoan euskal gaietan ikasle gehien dituen zentroa da hori.

2002. urtean, Euskadiren autodeterminazioaren aldeko ebazpen bat onartu zuen Idahon, eta Boiseko ikastolaren sortzailea ere bada.

Pete Cenarrusa 30 urtez baino gehiagoz izan da Idahoko Estatu idazkaria. Estatu horretan karguan denbora gehien eman duen agintaria izan da, eta bigarrena AEBetako historia osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea