Politika -
Barcenas auzia
PPk eta Rajoyk delitu fiskalik egin ez zutela erabaki du Haziendak
2007an goi-kargudunei ustez egindako ordainketak preskribatu direla erabaki du Haziendak. Bestalde, 2008ko ordainketak ez dira delitu, 120.000 euroak gainditu ez zituztelako.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, PPk eta goi-kargudunek delitu fiskalik egin ez zutela erabaki du Haziendak. Txostena egin eta Barcenas auziko epailearen esku utzi du Haziendak.
Luis Barcenas altxorzain ohiaren idazkietan aurkitutako kopuruak egiazkotzat jota egin dute txostena. 2007an goi-kargudunei ustez egindako ordainketak preskribatu direla erabaki du Iruzur Ikerketarako Bulego Nazionalak (ONIF). Bestalde, 2008ko ordainketak ez dira delitu, 120.000 euroak gainditu ez zituztelako.
Epaileak Sozietateen-zerga eta Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga 2007tik aurrera aztertzeko eskatu zuen uztailaren 19an.