Politika -
Ilegalizazioa
Alianza Nacional legez kanpo uzteko eginbideak ireki dituzte
Diada egunean Madrilgo Generalitatearen egoitzaren kontra egindako erasoan parte hartu zuen Alianza Nacional alderdiak.
Erredakzioa
Auzitegi Goreneko Fiskaltzak prozesu aurreko eginbide informatiboak ireki ditu Alianza Nazional eskuir muturreko alderdierdiaren legez kanpo uzten duen erabakitzeko. Alderdiak Diada egunean Madrilgo Generalitatearen egoitzaren kontra egindako erasoan parte hartu zuen.
Albistea Gaspar Llamazaresek, Ezker Pluara taldeko Justizia bozeramaileak, eman du. Irailaren 11ko erasoaren ondoren, Llamazaresek eskutitza bidali zuen Estatuko Fiskaltza Nagusira eta alderdia "legez kontrakoa" izendatzeko eta legez kanpo uzteko eskatu zuen
Eduardo Torres Dulce Estatuko fiskal nagusiak eskaera Auzitegi Goreneko Administrazio Auzien Salara igorri zuen, alderdi politiko bat izanik horri baitagokio erabakia hartzea.
Llamazaresen aburuz, Alianza Nacional alderdia "gorrota sustatzen duen" alderdia da. "Eskura dugun dokumentazio guztia igorriko dio gure alderdiak fiskalari eginbideek aurrera egin dezaten", gaineratu du. "Fiskalak eginbideak ireki baditu, zerbait ikusi duenaren seinale da", azpimarratu du.
Alderdi faxista eta neonazia
Alianza Nacional 2005 urtean sortu zen, eta ildo faxista eta neonazia du. Alianza por la Unidad Nacional eskuin muturreko alderditik sortu zen.
Joan den irailaren 11an, alderdiko hainbat kide Madrilgo Generalitatearen egoitzan sartu eta bertan egiten ari ziren ekitalida oztopatu zuten. Erasotzaileek egoitzaren hainbat beirate apurtu eta apalategiak lurrera bota zituzten. Negarra eragiteko gasa ere bota zuten.