Politika -

Batzar Nagusiak

De Andres: 'Arabak aurrekontu handiagoa izango du aurten'

Eusko Jaurlaritzaren hazkunde aurreikuspenak betetzen baldin badira, aurten zergen bidez diru gehiago bilduko dutela errepikatu du Arabako ahaldun nagusiak.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. EFE
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. EFE
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten zergen bidez diru gehiago bilduko dutela errepikatu du gaur Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak. Horri esker 2014ko aurrekontua 2013koa baino handiagoa izango dela gaineratu du.

Gorka Ortiz de Ginea Bilduko bozeramaileak De Andresi galdera egin dio Batzar Nagusietan. Ortiz de Ginearen hitzetan, erakundeak diru bilketa areagotzeko martxan jarri dituen neurriekin kontrako efektua lortuko dute, hau da, "etorkizun iluna" ekarriko dute.

Eusko Jaurlaritzaren hazkunde aurreikuspenak (% 0,8) betetzen baldin badira, aurten zergen bidez diru gehiago bilduko dutela errepikatu du ahaldun nagusiak.

Hazkunde horrekin 2014ko aurrekontua iazkoa baino handiagoa izango da eta "Aldundiaren konpromisoak eta betebeharrak" betetzera bideratuko dutela ziurtatu du De Andresek.

Oposizioa

EAJrekin lortutako akordioak "zerbitzu publikoen edo baliabideen murrizketarik onartuko ez" duela ohartarazi du PSEk. EAJk "murrizketen politika edo zerbitzu publikoak mantenduko dituen politika" baten artean aukeratu beharko duela erantsi dute sozialistek.

Bestalde, "PPk Madrilen dituen interesak defendatzeari" uzteko eskatu dio EH Bilduk ahaldun nagusiari. Horrela, "arabar guztien ordezkari" bilakatzea eskatu dio Trebiñuko gatazkari konponbide bat emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak