Politika -
Akordioaren bila
EAJ eta PSE PPrekin berriro bilduko dira itun fiskalaz hitz egiteko
"Akordioari beste gabe oniritzia ematea nahi duten ikusiko dugu; hala bada ez dugu egingo, baina edukiak negoziatzeko benetako aukera egon daiteke", azaldu dute PPko iturriek.
Erredakzioa
EAJ eta PSE PPrekin berriro bilduko dira ostegun honetan, jeltzaleek eta sozialistek sinatutako itun fiskalean Alderdi Popularraren babesa lortzen saiatuko dira, alderdi horietako iturriek jakitera eman dutenez.
Hiru alderdietako ordezkariak Eusko Legebiltzarrean bilduko dira berriro, akordio batera heltzea posible den aztertzeko. "Akordioa lortzeko abagunerik dagoen ikusiko dugu", adierazi du PPko ordezkari batek.
"Akordioari beste gabe oniritzia ematea nahi duten ikusiko dugu; hala bada ez dugu egingo, baina edukiak negoziatzeko benetako aukera egon daiteke", azaldu dute PPko iturriek.
PP erreforma fiskala hiru lurraldeetako Batzar Nagusietan onartuko dutela bermatzeko aukerarik onena da EAJrentzat eta PSErentzat. Jeltzaleek eta sozialistek gehiengoa dute Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina ez Araban eta Gipuzkoan. Ondorioz, hirugarren alderdi baten babesa behar dute.