Politika -
Eztabaida, Parlamentuan
Oposizioak hauteskundeak aurreratzea eskatuko dio gaur Barcinari
Nafarroako Parlamentuak hasiera emango dio gaur erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidari. Bihar bukatuko da.
Erredakzioa
Oposizioko alderdi gehienek (denak PPN izan ezik) hauteskundeak aurreratzea eskatuko diote gaur Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari, erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidan. Halaber, "enplegua sortzeko, ekonomia sustatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko" neurriak ere proposatuko dituzte.
Segur aski, Barcinak errefusatu egingo du hauteskundeak aurreratzea (hasiera batean, 2015. urtean dira egitekoak), eta UPNk ekonomiaren arloko proposamenekin langabeziaren beheranzko joerarekin jarraitzea espero du.
Atzo, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak eta Manu Ayerdi Geroa Baiko parlamentariak Nafarroan Gobernu aldaketa eman behar dela adierazi zuten.
Nolanahi ere, Jimenezen ustez, Yolanda Barcinak hauteskundeak aurreratu egin beharko lituzke, eta Ayerdik ez zuen baztertu zentsura mozioa aurkeztea.