Politika -
Donostiako egoitza
Cospedal: 'Egoitzaren kontrako erasoa ilegalizaziorako froga bat da'
Alderdi popularraren Donostiako egoitzaren kontrako "erasoa" indarkeria ekintza bat da Dolores de Cospedalen aburuz. Halaber, "Batasunaren oinordekoak ilegalizatzeko froga bat gehiago dela" esan du.
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal, PPko idazkari orokorrak "PPren egoitzaren kontra izandako erasoa Batasunaren oinordekoak ilegalizatzeko kontuan hartu beharreko beste froga bat dela” esan du.Cospedalen ustez, "egoitzen kontrako eraso horiek beste era batera pentsatzen dutenen kontrako eta alderdi baten kontrako estortsio eta indarkeria ekintzak dira". "Argi esan dezaket, horrelako ekintzek ez dutela ezertarako balio eta indarkeria erabiltzen dutenek ez dutela ezer lortuko eraso horiekin", gaineratu du PPko idazkari nagusiak. "Gure zinegotziak hil eta bahitzen zituztenean ere gu han geunden, euskal herritar ororen askatasuna defendatzen", gaineratu du.
Halaber, Alderdi Popularrak "adierazpen askatasuna defendatzen jarraituko duela" adierazi du Cospedalek. "Ez gaituzte isilduko, ezta herri honetatik botako ere. Euskal herritarren askatasuna defendatzen jarraituko dugu", azpimarratu du.