Politika -
Manifestazioa Bilbon
Zabaletak salbuespen legedia 'berehala' baliogabetzeko eskatu du
"Espainiar Estatuaren terrorismoaren kontrako legedia, Prozedura Kriminalaren Legea eta Zigor Kodea bidegabeak izan dira beti", Aralarren koordinatzaile orokorraren esanetan.
Erredakzioa
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile orokorrak salbuespen legedia "berehala" baliogabetzeko eskatu du eta, XXI. Mendean eta Europan, "bakea bilatzen ari den Euskal Herria bezalako herri batean Konstituzioan goraipatzen diren giza-eskubideak bertan behera uztea eta baztertzea" salatu du.
Horren ildotik, "espainiar Estatuaren terrorismoaren kontrako legedia, Prozedura Kriminalaren Legea eta Zigor Kodean jasota dagoena, bidegabeak izan dira beti", nabarmendu du. Halaber, "espetxe politika gehiegikeriaz aplikatzeari ere utzi egin behar diote", salatu duenez.
"Lehenbailehen irekiko dugu itxi diguten atea", esan dute Guardia Zibilak Herrira preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen plataformaren kontrako operazioa salatzeko manifestazioaren amaieran irakurritako agirian. Halaber, datozen asteetarako urrats gehiago iragarri dituzte.
Martxa Casillatik abiatu da 17:30ak pasatxo zirenean. Atxilotutako 18 lagunek manifestazioaren buruan izan dira eta Bilboko kaleak zeharkatzen hasi aurretik Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak denak besarkatu ditu.