Politika -

Manifestazioa Bibon

Muñoz: 'PPk euskal gatazka erabiltzen du bere arazoak konpontzeko'

ELAren ordezkariaren esanetan "PP gauza asko egiteko gai da; botere judiziala eskubide pertsonalak eta antolatzeko eskubideak urratzeko erabili".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiaren esanetan, PPren Gobernuak "euskal gatazka erabiltzen du hauteskundeekin dituen arazoak konpontzeko" eta "presoen eskubideak defendatzeko" ekimenak abiaraztea eskatu dio Jaurlaritzari.

Gainera, Muñozen arabera "PP gauza asko egiteko gai da, botere judiziala eskubide pertsonalak eta antolatzeko eskubideak urratzeko erabili, kasu honetan Herrirarenak izan diren bezala".

"Lehenbailehen irekiko dugu itxi diguten atea", esan dute Guardia Zibilak Herrira preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen plataformaren kontrako operazioa salatzeko manifestazioaren amaieran irakurritako agirian. Halaber, datozen asteetarako urrats gehiago iragarri dituzte.

Martxa Casillatik abiatu da 17:30ak pasatxo zirenean. Atxilotutako 18 lagunek manifestazioaren buruan izan dira eta Bilboko kaleak zeharkatzen hasi aurretik Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak denak besarkatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra ELA albisteak