Politika -

Beade (Ourense)

Lehergailu bat lehertu da alkate frankista baten Udaletxean, Galizian

Senen Pousa (PP) da alkatea. Francoren aldekoa da, eta bere bulegoan diktaduraren hainbat ikur ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehergailu batek eztanda egin du gaur goizaldean Beadeko (Ourense, Galizia) Udaletxean, baina ez da inor zauritu.

Beadeko alkatea, Senen Pousa (PP), Francisco Franco diktadorearen aldekoa da, eta bere bulegoan diktaduraren hainbat ikur ditu. Duela aste batzuk, Madrilgo egunkari batek erreportaje bat egin zuen hari buruz, eta harrezkero ezaguna egin da.

Guardia Zibilak azaldu duenez, 04:00etan izan dute gertatutakoaren berri. Eztandak kalte materialak egin ditu, hala nola leihoetan, baina ez du inor zauritu, une horretan Udaletxea hutsik zegoelako.

Alkateak azaldu duenez, kalteak "oso handiak" izan dira, eta eztanda "herri osoan" eta albokoan entzun ahal izan da.

"Ez dakigu nortzuk diren egileak. Ez dakigu Zaragozako basilikan lehergailua jarri zuten berberak ote diren", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea