Politika -
Plana
Espetxeetan agente pribatuak arituko direla baieztatu du Yustek
Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak ukatu egin du kartzelak pribatizatuko dituztela.
Erredakzioa
Angel Yuste Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiak kartzeletan segurtasun agente pribatuak arituko direla baieztatu du. Dena dela, ukatu egin du espetxeak pribatizatuko dituztela.
"Ez ditugu espetxeak pribatizatuko, batzuk aurkakoa esaten ari badira ere", nabarmendu du Murtzian egindako ekitaldi batean.
Hain zuzen ere, agente pribatuak guardia zibilekin batera arituko dira, eta ez espetxe guztietan, hasieran behintzat, horren hitzetan.
Proiektua udan abiatu zuen Espainiako Gobernuak, 21 espetxetan eta 95 bizkartzain ohirekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea