Politika -
Erabakia
Otegik ez du parte hartuko Kataluniako autodeterminazioaren batzordean
Gaur El Paisek argitaratutakoaren arabera, Otegik gutun bidez jakinarazi dio CUPeko zuzendaritzari batzorde horretan ez egotea erabaki duela.
Erredakzioa
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak ez du parte hartuko Kataluniako Parlamentuak autodeterminazioari buruz egingo duen batzorde berezian. Candidatura d’Unitat Popular alderdiak erabakitzeko eskubidearen inguruko dokumentua lantzeko ponentzian parte hartzeko eskatu zion Otegiri.Gaur El Paisek argitaratutakoaren arabera, Otegik gutun bidez jakinarazi dio CUPeko zuzendaritzari batzorde horretan ez egotea erabaki duela. Gutun horretan, Otegik argudiatu du bere partehartzeak “kezka” sortu duela CIU, ERC eta ICV alderdietako zuzendaritzetan. Horrenbestez, batzorde horretan "ez parte hartzea" egin dezakeen "ekarpenik onena" dela azpimarratu du.