Politika -
New Yorken
Euzko Etxearen mendeurrenak amaiera jarri dio Urkulluren bidaiari
Orain ehun urte, 13 euskaldunek Brooklyn auzoko Euzko Etxea inauguratu zutela azpimarratu du Urkulluk.
Erredakzioa
Nazioartean dauden euskaldunen komunitateek egindako lana eta Euskadirekin erakutsitako "konpromisoa" goraipatu ditu gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurrenean.
"Zorionak New Yorkeko Euzko Etxearen karra ehun urtez bizirik mantentzea lortu duten pertsona guztiei", esan du Urkulluk igande gauean egindako ospakizunean. Bertan, New Yorkera emigratu zuten milaka euskaldunen egoerari buruz mintzatu da lehendakaria. Orain ehun urte, 13 euskaldunek Brooklyn auzoko Euzko Etxea inauguratu zutela azpimarratu du Urkulluk. Izan ere, euskal etxe horrek Jose Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritza hartu zuen bere garaian.Lehendakariak Euskadiko "garai berriari" ongietorria eman dio New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurrenean antolatutako Jaian bildutako guztiekin.Urkulluk Euskadiko emigranteak "besoak zabalik" hartu zituztenak oroitu ditu. "Euskal erroak ahaztu ez zituztenak omendu nahi ditut", esan du
Lehendakariaren ustez, haiek omentzeko modurik onena loturak "handitzea eta sendotzea" da, aukera berriak sortzeko. Hala, lehendakariak Basque Country estrategian elkarrekin lan egiteko laguntza eskatu die.
Lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak 100 urte bete dituen New Yorkeko Euzko Etxean amaitu du bidaia ofizialaren bosgarren eguna.