Politika -

Nafarroa

Jimenez: 'UPNren Gobernua luzapen denboran sartuta dago'

Patxi Lopezek ETAren behin betiko desagertzea lortzeko eta elkarbizitza egonkortzeko lan egiteko deia egin du, "batzuen inmobilismoa eta besteen atzerapausoa albo batera utzita".

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiaren iritziz, UPNren Gobernua "luzapen denboran dago" eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu du larunbat honetan Azagra herrian ospatzen ari diren Arrosaren Egunaren baitan.

"Nafarroak lehen mailako krisi ekonomikoa bizi du, eta baita krisi sozial garrantzitsua ere; izan ere, 50.000 nafarrek 400 euro baino gutxiagorekin pasatzen dute hilabetea", gaineratu du.

Horren ustez, "halako zuloak dituen gizarteak hondoa joko du". Nafarroako sozialisten buruzagiaren alboan egon da Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia.

Nafarroak Gobernua "ahula da", UPN gutxiengoan eta modu ez legitimo batean gobernatzen ari da, Roberto Jimenezen arabera.

Egoera horretan, "logikoena dimisioa ematea eta hauteskundeetan herriak hitza hartzea da". Are gehiago, "osasun demokratiko kontua da".

Bestalde, Nafarroako oposizioa anitza dela eta oso zatituta dagoela nabarmendu du. "Gaur egun, Nafarroako Parlamentuan dagoen indar banaketa ikusita ez dago gobernu alternatiborik", gaineratu du. Halaber, PSNk Bildurekin gobernua osatzea ukatu egin du oso posizio eta iritzi ezberdinak dituztela argudiatuta.

ETAren desagertzea lortzeko eta elkarbizitza egonkortzeko lan egiteko deia egin du Lopezek

Bihar bi urte beteko dira ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuenetik, eta mugarri hori izan du hizpide Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak gaur Azagran. Horren ustez, "2011ko urriaren 20a egun pozgarria izan zen, demokratek ETAk amore ematea lortu genuena".

"ETAren iragarpen hori ez zen opari bat izan, irmotasun demokratikoari esker erdietsitako lorpen bat baizik", nabarmendu du.

Lopezen esanetan, "orain ETA behin betiko gure bizitzetatik desagertzea, eta memorian, justizian, duintasunean eta demokrazian oinarritutako elkarbizitza egonkortzea lortu behar dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea