Politika -

'Parot doktrina'

Etxerat: 'Konponbidearen eta bakearen bidean lehen pausoa da'

Presoen senitartekoen elkartea "pozik" azaldu da, eta euskal gizartea zoriondu du "197/2006 doktrinaren aurka egindako lan guztiagatik".

Etxeraten prentsaurrekoa. Artxiboko irudia: EFE
Etxeraten prentsaurrekoa. Artxiboko irudia: EFE
Etxeraten prentsaurrekoa. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat presoen senitartekoen elkarteak adierazi duenez, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiak Espainiari ezarritako zigorra berretsi du Ines del Rio ETAko presoari 'Parot doktrina' aplikatzeagatik. Ebazpena "giza eskubideen defentsarako borrokan eta konponbidearen eta bakearen bidean lehen pausoa da", gaineratu du.

Etxerat "pozik" azaldu da agiri batean, eta euskal gizartea zoriondu du "197/2006 doktrinaren aurka egindako lan guztiagatik". "'Parot doktrina'k giza eskubideak urratzen dituela demostratu du Estrasburgoren epaiak", erantsi du.

Etxeraten ahotan, sententzia "giza eskubideen defentsarako borrokan eta konponbidearen eta bakearen bidean lehen pausoa da, baina gure lagunen eta senitartekoen eskubideak egun urratzen dituztela ezin dugu ahaztu".

"Lana eta konpromisoa"

"Horren aurrean gizarte guztiaren lana eta konpromisoa beharrezkoa izango da, urraketa horiekin amaitzeko, 197/2006 doktrinarekin egin bezala", ohartarazi du elkarteak.

Horregatik, "egunero lanean jarraitzeko" deia egin die Etxeratek eragile sozial, politiko eta sindikalei. "Guztien lan eta esfortzuarekin pertsona ororen giza eskubideak errespetatzea lortuko dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak doktrina parot Berriak Politika Presoak bideoak ETA Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur