Politika -
Ekitaldi politikoa
Quirogak irrigarritzat jo du EAJk Euskadiren Eguna ez ospatzea
Gernikako arbolaren ondoan egin du PPk ekitaldi politikoa gaur goizean, Euskadiren Eguna ospatzeko. Bertan, Euskadiko popularren ordezkaritza zabala batu da.
Erredakzioa
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak irrigarritzat jo du EAJk, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izanda, Euskadiren Eguna ez ospatzea, eta bai Alderdi Eguna.
Gernikako arbolaren ondoan egin du PPk ekitaldi politikoa gaur goizean, Euskadiren Eguna ospatzeko. Bertan, Euskadiko popularren ordezkaritza zabala batu da. Gaurko eguna ospatu duen alderdi bakarra izan da PP.
Iñigo Urkullu lehendakariaren eta EAJko gainerako buruzagien jarrera gogor kritikatu du Quirogak. Egoera berrira eta ‘Euskadi berrira’ egokitzeko gaitasun eza egotzi die jeltzaleei.
Bestalde, Iñaki Oyarzabal Euskadiko popularren idazkari nagusiak, sozialistak izan ditu hizpide. Bere hitzetan, PSE-EEk ezarri zuen gaurko jaieguna Jaurlaritzan agintean egon zenean, eta harritzekoa da orain ez ospatzea. “Ez dakite non dauden ere, ez hemen, ez Katalunian eta ez Espainiako beste edozein lekutan’, gaineratu du.
Estatutuari esker autogobernuan eta garapenean aurrera egitea lortu dela esan du Quirogak. Estatua ez dela iraganeko kontua azpimarratu du. Horren harira, Estatutua bere sentitzen duen gizartearen gehiengoari bizkarra ematea egotzi dio lehendakariari.