Politika -
Auzitegi Nazionala
'Kantauri'k ez du deklaratu Jimenez-Becerrilen hilketaren epaiketan
Ekintza hori egiteko agindua eta armak ETAko buruzagi ohiak eman ote zituen ikertzen ari da epaitegia.
Erredakzioa
Jose Javier Arizkuren Ruiz Kantauri ETAko buruzagi ohiak ez du deklaratu nahi izan Alberto Jimenez-Becerril PPko zinegotziaren eta haren emaztearen hilketari buruzko epaiketan. Politikari andaluziarra Sevillan hil zuten tirokatuta, 1998ko urtarrilaren 30ean.
Arizkurenek ETAko militantea dela eta epaiketan parte hartzeko asmorik ez zuela eta ez ziela galderei erantzungo adierazi du euskaraz, saioaren hasieran, Auzitegi Nazionalean.
Jose Luis Barrios Martin, Miguel Azurmendi Peñagarikano eta Maria Teresa Pedrosa Barrenetxea dira PPko zinegotziaren hilketagatik zigortu dituzten ETAko kideak. Epaiketan esan dute ez direla akordatzen hilketa egiteko agindua eta aurrera eramateko dirua eta armak Kantauri-k eman ote zizkien.