Politika -
Memoria Historikoaren legea
Francoren gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik ateratzeko eskatu du PSOEk
PSOEk Kongresuan aurkeztu duen ekimenean, Francoren gorpuzkiak ateratzeko eskatzen du eta familiak erabakitako beste leku batean hobiratzeko.
Erredakzioa
Francoren gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik ateratzeko eta familiak erabakitako beste leku batean hilobiratzeko eskaera egin du Kongresuan PSOEk. Sozialistak Gobernuan zeuden bitartean aditu talde batek egindako gomendioak haintzat hartu ditu PSOEk proposamena aurkezterakoan.
2007ko Memoria Historikoaren Legearen arabera, "Eroritakoen Haranak 1936-1939ko gerra zibilaren eta ondorengo diktaduraren eraginez hildako pertsonen oroimena gordetzeko lekua izan behar du". "Erlijiorako lekua izan behar du eta hilobi publikoa. Bertan ezin dira ildo politikoa duten ekitaldiak egin, ezta Gerra Zibila goraipatu ere", jasotzen du proposamenak.
Odon Elorza Donostiako alkate ohiak bultzatu du ekimena. "Eroritakoen Harana Gerra zibilean eta diktaduraren ondorioz hildako pertsona guztien oroimena gogoratzeko eta horiei omenaldia egiteko lekuan bilakatzeko ordua da", esan du.
Kongresuko batzorde konstituzionalean eztabaidatuko da laster proposamena. Bertan jasotzen denez, "Francoren gorpuzkiak atera ahal izateko eta Erorikoen Haranetik atera eta familiak esandako beste leku batean hilobiratu ahal izateko elizarekin jorratu beharko da gaia".
Bigarrenik, "Eroritakoen Haraneko basilikan gaur egun dagoen jerarkia hausteko" eskatzen du proposamenak. Ondorioz, Falangeko sortzailearen gorpuzkiak mugitzea eskatzen du "gainerako hildakoak dauden leku berean egoteko".
"Egungo egoera ekonomikoan zaila da txostenak jasotzen dituen aldaketa guztiak burutzea, baina baidra aurrera eraman daitezkeen hainbat ekintza sinboliko", azaldu dute sozialistek.