Politika -
Auzitegi Nazionala
Frantziak ez du Jokin Aranalderen helegitea onartu
Azken urteetan Frantzian bizi izana ez da aitzakia euroagindua ez betetzeko, Frantziako Auzitegiaren arabera.
Erredakzioa
Frantziako Auzitegi Gorenak ez du onartu Jokin Aranalde ETAko ustezko kidearen helegitea eta, horrenbestez, Auzitegi Nazionalak aurkeztutako euroagindua eta Aranalderen espainiaratzea ontzat eman ditu.Azken urteetan Frantzian bizi izana ez da aitzakia euroagindua ez betetzeko, Frantziako Auzitegiaren arabera. Auzitegi Nazionalak Aranalderen espainiaratzea eskatu du, terrorismo delituengatik epaitzeko.Horrenbestez, Aranaldek ez du helegite gehiago aurkezteko aukerarik izango. Irailaren 24ean, Parisko Kasazio Epaitegiak Espainiako eskaeraren alde egin zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea