Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'PSEk ez ditu aske gelditzen diren presoen kontrako mozioak babestuko'

Rodolfo Ares PSE-EEko Antolaketa idazkariaren hitzetan, "Zuzenbide estatu batean erabaki judizialen ondorioz, presoak kartzelatik ateratzen dira".

Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: EiTB
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: EiTB
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSEk ez ditu aske gelditzen diren presoak 'persona non grata' izendatzeko PPk aurkeztuko dituen mozioak babestuko, Rodolfo Ares PSE-EEko Antolaketa idazkariak jakinarazi duenez. Horren hitzetan, popularren "dinamika ez da egokiena", eta Zuzenbide estatu batean erabaki judizialen ondorioz, presoak kartzelatik ateratzen direla gaineratu du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, ETAko preso ohiak 'persona non grata' izendatzeko PPk Tafallan eta Portugaleten aurkeztu dituen mozioak izan ditu hizpide. Aresen iritziz, "garai batean, Batasunaren munduak terroristak edo indarkeria babesten zituzten pertsonak seme edo alaba kuttun izendatzen zituen, eta orduan ere sozialistak aurka agertu ginen".

Azaldu duenez, PSE-EE kartzelatik ateratzen diren presoak 'persona non grata' izendatzearen kontra dago. "Erantzukizun handia dute ekintza terroristak egin zituztelako, ETAko kide izan zirelako edo indarkeria babesten eta justifikatzen zutelako, baina Zuzenbide Estatuko legeak aplikatuta kartzelatik atera dira", gaineratu du.

Aresen esanetan, mozioak aurkeztea ez da dinamika egokia eta sozialistek ez dituzte mozio horiek babestuko.

Ekimen horiekin "zarata" egitea dute helburu PPk eta UPNk, Aresen arabera.

Biktimen mina hor baldin badago ere, "beharrezkoa da pedagogia egitea, izan ere, Zuzenbide Estatu batean epaileak presoak aske gelditu behar duela erabakitzen badu, erabakia onartu egin behar da min egiten badigu ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea