Politika -

Parot doktrina

Espainiako erregeak biktimei: 'Badakit une txarrak direla zuentzat'

Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak azpimarratu du Errege Etxea "beti" egon dela euren ondoan "momentu okerrenetan".

Juan Carlos Erregea Angeles Pedraza agurtzen. EFE
Erregea eta Pedraza.
Juan Carlos Erregea Angeles Pedraza agurtzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Badakit une txarrak igarotzen ari zaretela", adierazi die Juan Carlos Espainiako erregeak Terrorismoaren Biktimen Fundazioko hiru ordezkariri, 'Parot doktrina' bertan behera geratu ostean Espainiako erregearen "maitasuna eta babesa" jasotzera joan direnean.

Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea eta Angeles Pedraza eta Tomas Caballero presidenteordeak agurtu ostean, Espainiako erregeak esan die "interes handia" zuela haiekin egoteko, bere izenean eta Errege Etxe osoaren izenean "babesa, maitasuna eta begirunea" helarazteko.

Blancok eskerrak eman dizkio erregeari, Zarzuela Jauregian jasotzeagatik, eta Errege Etxea "beti egon izan da gurekin momentu txarrenetan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia errege familia Parot Doktrina Politika albisteak Espainia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur