Politika -
Euroagindua
Espainiaratzearen kontra 'intsumisioa' defendatu du Jokin Aranaldek
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramaileetako bat da Aranalde, eta ekainaren 24an atxilotu zuten Iparralden. Bertan bizi da orain urte batzuk.
Erredakzioa
Espainiaratzeko aginduaren aurrean, ''intsumisioa''ren alde egin du Jokin Aranalde ETAko ustezko kideak, Frantziako Auzitegi Gorenaren erabakia jakin ondoren. Izan ere, terrorismoarekin lotutako ustezko ekintzak direla-eta Espainian epaitua izan dadin emandako euroagindua onartu egin zuen Frantziak.
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramaileetako bat da Aranalde, eta ekainaren 24an atxilotu zuten Iparralden. Bertan bizi da orain urte batzuk.
2002an Guardia Zibilak atxilotu zuen, 'Donosti' taldearen kontrako operazio batean, 12.000 euroko fidantza ordaindu ondoren espetxeratzea saihestu eta ihes egin zuen.
Frantziako Auzitegi Gorenaren ustez, azken urteotan Frantzian bizi izana ez da Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrera ez eramateko arrazoia.
Espainiaratze hori saihesteko helegite guztiak agortu ondoren, ''jarrera intsumitu eta desobediente batez erantzun beharra'' azpimarratu du Aranaldek, naiz.info webgunean kaleratutako eskutitz ireki batean.