Politika -
Espioitza AEBn
Gobernuak zuhurtzia eskatu du AEBren ustezko espioitzaren aurrean
CNIko zuzendariak asteazkenen egingo du agerraldia Kongresuan.
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak zuhurtzia eskatu du AEBk Espainiari egindako ustezko espioitzaren aurrean. Halaber, inteligentzia zerbitzuen arteko harremanak, legez, Kongresuko Sekretu Ofizialean Batzordean jorratzen direla gogoratu du.
Ministroen Kontseiluaren ondoren eman duen prentsaurrekoan, Espainiako eta AEBko zerbitzu sekretuen arteko harremanaz galdetu diote, baina horren inguruko informazioak ezin dituela ez baieztatu ezta ezeztatu ere esan du.
Hala, zuhurtzia eskatu eta lasaitasuna mezua helarazi nahi izan du presidenteordeak, eta Felix Sanz Roldan CNIko zuzendariak Kongresuan azalpenak emango dituela gogorarazi du.
Asteazkenean egingo du agerraldia Roldanek
Gaur bertan baieztatu dutenez, asteazkenean, azaroak 6, emango ditu azalpenak Kongresuko Sekretu Ofizialean Batzordean CNIko buruak.