Politika -

Espainiaratu nahi du AN-k

EIPK-k Aranalderen alde lan egingo duela iragarri du

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, agiri baten bidez, datozen egunetan kultura eragile, politiko eta sozialekin bilerak egingo dituztela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) datozen egunotan kultura eragile, politiko eta sozialekin bilerak egingo dituztela adierazi du. Halaber, EIPK-k Jokin Aranaldek intsumisioaren alde hartutako erabakiaren bat egiten duela esan du, naiz.info eta berria.info hedabide digitaletara igorritako ohar baten bidez.

"Ez gara beso gurutzaturik gertaeren behar egonen", adierazi du oharrean. Espainiaratzeko aginduaren aurrean, ''intsumisioa''ren alde egin zuen Jokin Aranalde ETAko ustezko kideak, Frantziako Auzitegi Gorenaren erabakia jakin ondoren.

Izan ere, terrorismoarekin lotutako ustezko ekintzak direla-eta Espainian epaitua izan dadin emandako euroagindua onartu egin zuen Frantziak.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramaileetako bat da Aranalde, eta ekainaren 24an atxilotu zuten Iparralden. Bertan bizi da orain urte batzuk.

Halaber, 2002an Guardia Zibilak atxilotu zuen, 'Donosti' taldearen kontrako operazio batean, 12.000 euroko fidantza ordaindu ondoren espetxeratzea saihestu eta ihes egin zuen.

Frantziako Auzitegi Gorenaren ustez, azken urteotan Frantzian bizi izana ez da Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrera ez eramateko arrazoia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea