Politika -

Gurtel auzia

Idatziz deklaratu behar duela jakinarazi dio Aguirrek Ruz epaileari

Pablo Ruz epaileak Fiskaltzari eta auziko gainerako aldeei hiru eguneko epea eman die lekukoari egin nahi dizkioten galderak auzitegian aurkezteko.

Esperanza Aguirre Madrilgo presidente ohia. Argazkia: EFE
Esperanza Aguirre Madrilgo presidente ohia. Argazkia: EFE
Esperanza Aguirre Madrilgo presidente ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurtel auzian lekuko gisa idatziz deklaratu behar duela jakitera eman dio gaur Esperanza Aguirre Madrilgo presidente ohiak Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari. Easy Concept entitatearen kontratazioan izan zuen papera azaldu behar du Aguirrek.

Ruz epaileak Fiskaltzari eta auziko gainerako aldeei hiru eguneko epea eman die gaur lekukoari egin nahi dizkioten galderak auzitegian aurkezteko. Magistratuak galderak aztertuko ditu, eta ondoren Aguirreri bidaliko dizkio.

Idatziz edo zuzenean deklaratzeko aukera eman zion epaileak iragan ostiralean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea