Politika -
'Parot doktrina' indargabetuta
Gorenaren erabakiari itxarotea aztertzen ari da Auzitegi Nazionala
Horrela, presoak kartzelatik ateratzeko erabakia atzeratzea aztertzen ari dira. Gorenaren jarrerari itxaron behar ote dioten galdetu die Grande-Marlaskak gai penaletarako aretoaren gainerako kideei.
Erredakzioa
Helegiteak ebazteko Auzitegi Gorenaren erabakiari itxaron behar ote dioten galdetu die gaur Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko gai penaletarako aretoaren presidenteak gainerako lankideei, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.
Ostiraleko osoko bilkuraren gai-zerrenda zabaltzeko aukera igorri die 16 epaileak lankideei. Auzitegi Gorena azaroaren 12an bilduko dela gogorarazi die Marlaskak aretoko kideei. Gorenaren jarrerak Auzitegi Nazionalaren erabakia "lotu" dezakeela esan du epaileak.
Presoek 'Parot doktrina'ren aurka aurkezten dituzten idazkien berri emateko eskatu dio Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Auzitegi Nazionaleko gai penaletarako aretoari, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Babes eskeko 29 helegite
Bestalde, doktrinaren aurkako babes eskeko 29 helegite beatzi behar ditu Auzitegi Konstituzionalak. Horietatik 17 epaiaren zain daude, eta gainerako hamabiak onartu ala ez erabaki behar dute oraindik.
Helegite gehienak ETAko presoek aurkeztu dituzte, guztira 27. Beste biak Albaceteko hiltzaile batek eta Valentziako preso batek jarri dituzte.