Politika -

'Parot doktrina'ren amaiera

UPNk kendu egin du Ines del Rioren aurkako mozioa, Lizarran

Gaiari "erabilera politikoa" ez emateko hartu du erabakia Begoña Ganuza alkateak.

Ines del Rio ETAko preso ohia. EFE
Ines del Rio ETAko preso ohia. EFE
Ines del Rio ETAko preso ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Begoña Ganuza Lizarrako alkateak (UPN) ostegun honetako bilkuran Ines del Rio ETAko preso ohiaren aurkako gaitzespen mozioa ez eztabaidatzea erabaki du, gaiari "erabilera politikoa" ematea galarazteko.

Del Rio urriaren 22an utzi zuten aske, Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu eta gero.

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramailearen esanetan, Tafallan antzeko mozio bat aurkeztu izana zentzuzkoa zen, Del Rio bertakoa baita, baina "ulertzeko modukoa" da Lizarran ez egitea.

Prentsaurrekoan, Sanchez de Muniainek UPNren eta PSNren arteko harremanak ere hartu ditu hizpide. Izan ere, Sergio Sayas UPNko Antolakuntza idazkariak "koldar"tzat jo zuen Tafallako mozioaren bozketan PSNk parte hartu ez izana.

"Nafarroako Gobernuak harreman onak izan nahi ditu PSNrekin, baina Exekutiboak eta UPNk ezin diote uko egin terrorismoaren aurkako irmotasunari", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lizarra