Politika -

Auzitegi Nazionala

Ismael Berasategi entregatu du Frantziak, ANk eskatuta

La Santéko espetxetik ihes egin zuen, antz handia duen anaiak bere tokia hartu ondoren.

Ismael Berasategi
Ismael Berasategi
Ismael Berasategi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak eskatuta, Ismael Berasategi Escudero ETAko kidea estregatu du Frantziak, 2001eko Madrilgo eta Malagako aireportuetako atentatuak egotzita.

2002an Frantziako La Santéko espetxetik ihes egin zuen Berasategik, antz handia duen anaiak kartzelan bere tokia hartu ondoren.

Atentatu terrorista egitea, talde armatuko kide izatea, armak eta lehergailuak izatea, ibilgailuak lapurtzea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen dizkiote, Poliziak jakitera eman duenez.

1998tik ''Behorburu'' taldeko kide izatea egotzi zioten Berasategiri (Eibar, 1969), eta 2001ean hiru kotxe-bonba jartzea ere (zehazki, Madril-Barajas eta Malagako aireportuetan eta Salouko hotel batean).

2009an denboraldi batera entregatu zuen Frantziak Berasategi, eta 200 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Malagako eta Salouko atentatuengatik.

2001ean Frantziara ihes egin zuen, baina urtebete geroagoa Annonay udalerrian atxilotu zuten.

La Santéko kartzelatik ihes egitea lotu zuen 2002ko abuztuan, eta, 11 urte geroago, berriz atxilotu zuten, Pautik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Presoak albisteak Frantzia albisteak ETA albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Frantziako Gobernua