Politika -
Bilduren kudeaketa
'Ezker abertzaleak bere beharrak Gipuzkoakoekin nahasten ditu'
Joseba Egibar buruzagi jeltzalearen esanetan, hainbat erabaki hartu behar dira Gipuzkoan, eta EAJ erabaki horiei erantzuteko moduan dago.
Erredakzioa
Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak ezker abertzalea kritikatu du, haren beharrak eta lehentasunak Gipuzkoakoekin nahastea egotzita.
Gipuzkoako egungo egoera politikoa azaltzen duten lau alderdi daude, Egibarren arabera. Lehenengo ezaugarritzat, ezker abertzaleak erakundeetara egindako itzulera aipatu du.
Bakearen eta elkarbizitzaren alderdia ere aipatu du Egibarrek, eta eszenatoki hori oraindik egonkortu gabe dagoela gaineratu du.
Krisi ekonomikoaren kudeaketa eta herritarrak politikaz urrundu izana, kontuan izan beharreko gaiak dira Egibarren iritziz. Gaineratu duenez, hainbat erabaki hartu behar dira Gipuzkoan, eta EAJ erabaki horiei erantzuteko moduan dago.