Politika -

PSOEren eskaera

Rubalcabaren gripeak BJKNko kideen aukeraketa atzeratu dezake

Baliteke Kongresuko taldeek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide berriak aukeratzeko bilera atzeratzea. Irailaren 24tik jarduneko karguak ari dira lanean.

Alfredo Perez Rubalcaba. EFE.
Alfredo Perez Rubalcaba. EFE.
Alfredo Perez Rubalcaba. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide berriak aukeratzeko hitzarmena atzeratzea eskatu du PSOEren Kongresuko taldeak, PPrekin adostasuna lortu ez ondoren. Horrez gain, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orokorra gaixorik dagoela argudiatu dute.

PSOEko iturriek baieztatu dutenez, eskaera Soraya Rodriguez bozeramaileak azalduko du, agerraldi batean.

Horrenbestez, baliteke Kongresuko taldeek BJKNko kide berriak aukeratzeko bilera atzeratzea. Irailaren 24tik jarduneko karguak ari dira lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Rubalcaba berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa BJKNari buruzko albisteak