Politika -
2009an atxilotuak
Ibai Mateo eta Oihana Mardaras Frantziatik Espainiara ekarri dituzte
Bi presoen aurkako euroagindua eman zuen Auzitegi Nazionalak banda armatuko kide izatea egotzita. Gainera, Mardarasi terrorismoa, lehergaiak gordetzea, bahiketa eta lapurreta leporatzen dizkiote.
Erredakzioa
Ibai Mateo Esparza eta Oihana Mardaras Orueta presoak Frantziatik Espainiara ekarri ditu gaur Polizia Nazionalak. Biak 2009an atxilotu zituzten, Frantzian.
Poliziak jakitera eman duenez, bi presoen aurkako euroagindua eman zuen Auzitegi Nazionalak banda armatuko kide izatea egotzita. Gainera, Mardarasi terrorismoa, lehergaiak gordetzea, bahiketa eta lapurreta leporatzen dizkiote.
Mateoren aurkako euroagindua igorri zuten 2008ko irailaren 7an (klandestinitatera pasa zen garaian), Tolosako eraso batean izandako ustezko inplikazioagatik.
Oihana Mardaras Orueta Madrilera heldu denean. Argazkia: EFE
Mardarasi Baskatu taldeko ustezko kidea izatea leporatu zion Auzitegi Nazionalak. Gutxienez lau atentatu leporatzen dizkiote 2008an, bi komunikabideen aurka (EITB eta El Correo) eta beste bi Kantabriako toki turistikoen kontra.
26 urteko Ibai Mateo Esparza eta 25 urteko Ohiana Mardaras Orueta 2009ko ekainaren 30ean atxilotu zituzten Pommerieuxen, Mayenne departamentuan (Frantziako mendebaldea).