Politika -

Artikulu batean

'The Guardian'ek Barcinaren aurkako tartakadak izan ditu hizpide

Aipatu artikuluan, ‘The Guardian’ek defentsaren abokatuari elkarrizketa egiten dio. Gonzalo Boyek azpimarratu du epaiketak Espainiako justizia sistemaren “alderik txarrena” agerian utziko duela.

The Guardianek igandean argitaratu zuen artikulua. EITB.
The Guardianek igandean argitaratu zuen artikulua. EITB.
The Guardianek igandean argitaratu zuen artikulua. EITB.

I.G. | EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Guardian’ egunkariak Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari hiru tarta jaurtitzeagatik egingo duten epaiketa izan du hizpide igande honetan argitaratutako artikulu batean.

Barcinari egindako erasoa 2011ko urriaren 27an gertatu zen, Tolosan (Okzitania) zeudela.

Aipatu artikuluan, ‘The Guardian’ek defentsaren abokatuari elkarrizketa egiten dio. Gonzalo Boyek azpimarratu du epaiketak Espainiako justizia sistemaren "alderik txarrena" agerian utziko duela.

"Auzipetuak zigortzen baditu, inkisizioaren epaitegi baten modura arituko da, eta ez epaitegi moderno baten modura".

Boyeren hitzetan, epaileak defentsak proposatutako lekuko guztiak arbuiatu egin ditu eta gertaera izan zen unean "bertan ez zeuden bi polizienak onartu ditu".

‘The Guardian’ek Yolanda Barcinak bere egunean egindako adierazpenak ere jaso ditu bere artikuluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea