Politika -

Sortu

Autokritika egitea eskatu die Arraizek alderdi guztiei

Sortuko presidenteak adierazi duenez, "gatazka honetan alde guztiek parte hartu dute, eta beraz, sufritu dute, baina baina sufriarazi ere".

Hasier Arraiz. Artxiboko irudia
Hasier Arraiz. Artxiboko irudia
Hasier Arraiz. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak autokritika egiteko eskaera luzatu die alderdi eta agente politiko guztiei. "Alde guztiek parte hartu dute gatazkan, eta beraz, sufritu egin dute, baina baita sufriarazi ere", esan du. Autokritika ariketa positiboa izateaz gain, "ezinbestekoa ere bada Euskal Herriarentzat nahi dugun elkarbizitza demokratikoa eraiki ahal izateko".

Bilbon egin ditu adierazpen horiek Hasier Arraizek, eta azken aldian iraganaren inguruan autokritika ariketa ugari egin direla azpimarratu du. "Ezinbestekoa da oroimena, oinarrizkoa da benetako elkarbizitza demokratikoa eraiki ahal izateko. Egia guztiak ezinbestekoak dira ariketa honetan", berretsi du.

Arraizek azaldu duenez, "agente politiko guztiak daude horrelako ariketa batean parte hartzera gonbidatuta". "Eusko Legebiltzarraren lantalde autokritika ariketa egiteko gune egokia izan daiteke, baina beste batzuk ere egon litezke", gaineratu du. Ezinbestekotzat jo du "denek egitea, hori guztia azken hamarkadetan herri honetan geratatu den egi horren zait baita".

Sortuko presidenteak adierazi duenez, "ez dut ulertzen 'zoru etikoa' bezalako etiketak ezinbesteko baldintzatzat jotzea mahai baten inguruan biltzeko, hitzaldi batean parte hartu ahal izateko, edo beste edonolako ekintza egiteko". "Urkullu lehendakariak bultzatutako 'zoru etikoa' bakea eta normalizazio politikoa eraikitzera bultzatzen ez duten hainbat politiken porrot berri bat da", gaineratu du. "Lehen esan genuen, eta orain ere akatsa da", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea